2012a, @berria eta euskaldunon ikuspegitik
Analisi hau Berria euskarazko egunkariak Twitter kontuaren bitartez 2012an zehar bidalitako txioetan oinarrituta dago. Jasotako bertxio (RT) kopuruaren arabera sortutako histograman oinarrituz, euskaldunontzat egunik albistegarrienak zein izan diren ikus daiteke. Ondoren, urteko txio zabalduenak ere bai.
Egun albistegarrienak
Jarraian dagoen histograman 2012ko egun bakoitzeko txio guztiak batuta jasotako bertxio (RT) kopurua ikus daiteke, euskaldunok @berriaren albisteak gehien zabaldu ditugun egunen adierazgarri gisa:
(X ardatzak egunak adierazten ditu, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, eta Y ardatzak egun bakoitzean jasotako RT kopurua)
Astegun eta asteburuen arteko ezberdintasunaz gain, badira nabarmentzen diren egun batzuk ere bai. Histograman 1etik 7era zenbakitutako egunak, eta egun horietan izandako albiste edo gertakizun nagusiak, honakoak:
- Urriaren 21a: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. [wikipedia]
- Urriaren 16a: Estrasburgok Espainia kondenatu zuen, Otamendiren tortura salaketa behar bezala ez ikertzeagatik. [albistea]
- Abenduaren 3a: Euskararen eguna. [wikipedia]
- Azaroaren 28a: Etxetik kaleratzekoa zuten gizonak bere buruaz beste egin zuen Donezteben. [albistea]
- Urtarrilaren 7a: #Kolosala, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa Bilbon. [wikipedia]
- Azaroaren 9a: Emakume batek bere buruaz beste egin zuen Barakaldon, etxetik kaleratzera zihoazenean. [albistea]
- Apirilaren 9a: Iñigo Cabacas hil egin zuten. [albistea]
Txio nagusiak
Goian zerrendatutako egun horietan @berriaren jardun osoa hartzen da kontuan, RT guztiak batuz, baina argi eta garbi defini daiteke egun horietako gertakizun nagusia albiste edo ekitaldi bakarrean. Jarraian, ordea, txio solteak begiratuz gero 2012 honetan RT gehien jaso dituztenak:
Hil egin da Ertzaintzak ostegunean Bilbon zauritu zuen gaztea bit.ly/Hr2ITC
— Berria.info (@berria) 2012 apirila 9
365 egun iraun beharko lukeen eguna bit.ly/11oNQRQ
— Berria.info (@berria) 2012 abendua 3
Emakume batek bere buruaz beste egin du Barakaldon, etxetik kaleratzera zihoazenean bit.ly/SyZLG4
— Berria.info (@berria) 2012 azaroa 9
Behin betiko emaitzak: EAJk 383.565 boto, EH Bilduk 276.989, PSE-EEk 211.939, PPk 129.907 eta UPDk 21.492
— Berria.info (@berria) 2012 urria 21
ETBren arabera, EAJk 24-27, EH Bilduk 23-26, PSE-EEk 13-15, PPk 9-11, Ezker Anitzak 0-1, UPDk 0-1
— Berria.info (@berria) 2012 urria 21
2012a, @berria eta euskaldunon ikuspegitik Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 Unported License lizentziapean dago argitaratuta. Egilea: Arkaitz Zubiaga.