« Back to publications

Wikipedia eta itzulpen automatikoa: harri batez bizpalau xori

Iñaki Alegria, Unai Cabezón, Unai Fernandez de Betoño, Gorka Labaka, Aingeru Mayor, Kepa Sarasola, Arkaitz Zubiaga

EKAIA. 2013.

Download PDF file
Artikulu honetan elkarlan proiektu bat aurkezten dugu. Boluntario talde bat bildu dugu Espainierazko Wikipediako artikuluak euskarara itzultzeko. Boluntarioen lana errazteko, Matxin itzultzaile automatikoa erabili dugu aurre-itzulpenak sortzeko, boluntarioek errore eta akatsak dituzten itzulpen automatiko horiek aztertu eta zuzendu dituztela. Lan honekin, batetik, Euskal Wikipedia aberastu dugu, 50.000 hitz berri gehituz. Bestetik, sistema automatikoaren itzulpenak eta posteditatutako bertsio zuzenduen corpusa lortzen dugu. Corpus hau erabili dugu posteditore estatistiko bat sortzeko, Matxin itzulpen automatikoko sistemaren irteeraren doitasuna %10an hobetuz.