"OpenMT2 eta Euskal Wikipedia" Wikiproiektuaren Emaitzak

Informatikari Euskaldunen Bilkura. 2013.

Itzulpenak egiteko OmegaT itzulpen-plataformari hiru hobekuntza egin dizkiogu euskaraz eta Wikipediarekin aritu ahal izateko: (1) Matxin itzultzailea eta euskarazko zuzentzailea erabiltzeko aukerak, (2) Wikipediako artikuluak inportatzeko eta esportatzeko funtzionalitateak, eta (3) Wikipediako estekak errazago itzultzeko laguntza ere bai. Itzulpen automatikoa ikertu duen OpenMT-2 proiektuaren barruan eta Euskal Wikipediaren laguntzarekin burutu dira hobekuntzok. Itzulpen automatikoaren bidez Wiikipedian gehitu diren 100 sarrera berriekin 100.000 hitzeko corpus berri bat sortu da, eskuz posteditatutako itzulpenak biltzen dituena. Horri ezker gai horrekin dabilen programa itzultzaile berri bat sortu da, postedizio automatikoaren bidez %10eko hobekuntza lortzen duena. OmegaT programa libre eta irekia hobetzeaz gain guztira beste bost baliabide berri sortu ditugu proiektu honetan, aurrerago Hizkuntza-Teknologian berrerabili ahal izango direnak.

Download PDF file