Etiketa-lainoen Ikuskera Hobetzeko Multzokatzea

Informatikari Euskaldunen Bilkura. 2009.

Erabiltzaileek aurrez anotatutako datuak berreskuratzeko baliabide interesgarria bilakatu dira markatzaile sozialak. Mota honetako webguneek etiketarik erabilienek osatutako etiketa-lainoa erakusten dute nabigazio aukera gisa. Etiketa-laino hauek, ordea, ez dute etiketen arteko antzekotasuna ez eta edukia kontuan izaten. Lan honetan SOM mapak erabiliz etiketen arteko erlazioak definitzeko metodoa aurkezten dugu. Erlazio hauek definitzeko, web dokumentuen edukietan oinarritu gara. Emaitza bezala lortutako mapa, ondorioz, etiketa-multzo ezberdinez osatzen da, multzo horietako bakoitzean termino esanguratsuenak erakutsiz nabigazioa eta ikuskera hobetzen direlarik. Azkenik, metodologiahonek izan dezakeen aplikazio erreala aztertzen dugu.

Download PDF file