2012a, @berria eta euskaldunon ikuspegitik

Analisi hau Berria euskarazko egunkariak Twitter kontuaren bitartez 2012an zehar bidalitako txioetan oinarrituta dago. Jasotako bertxio (RT) kopuruaren arabera sortutako histograman oinarrituz, euskaldunontzat egunik albistegarrienak zein izan diren ikus daiteke. Ondoren, urteko txio zabalduenak ere bai.

Egun albistegarrienak

Jarraian dagoen histograman 2012ko egun bakoitzeko txio guztiak batuta jasotako bertxio (RT) kopurua ikus daiteke, euskaldunok @berriaren albisteak gehien zabaldu ditugun egunen adierazgarri gisa:

@berria: 2012an jasotako bertxioen histograma

(X ardatzak egunak adierazten ditu, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, eta Y ardatzak egun bakoitzean jasotako RT kopurua)

Astegun eta asteburuen arteko ezberdintasunaz gain, badira nabarmentzen diren egun batzuk ere bai. Histograman 1etik 7era zenbakitutako egunak, eta egun horietan izandako albiste edo gertakizun nagusiak, honakoak:

  1. Urriaren 21a: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. [wikipedia]
  2. Urriaren 16a: Estrasburgok Espainia kondenatu zuen, Otamendiren tortura salaketa behar bezala ez ikertzeagatik. [albistea]
  3. Abenduaren 3a: Euskararen eguna. [wikipedia]
  4. Azaroaren 28a: Etxetik kaleratzekoa zuten gizonak bere buruaz beste egin zuen Donezteben. [albistea]
  5. Urtarrilaren 7a: #Kolosala, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa Bilbon. [wikipedia]
  6. Azaroaren 9a: Emakume batek bere buruaz beste egin zuen Barakaldon, etxetik kaleratzera zihoazenean. [albistea]
  7. Apirilaren 9a: Iñigo Cabacas hil egin zuten. [albistea]

Txio nagusiak

Goian zerrendatutako egun horietan @berriaren jardun osoa hartzen da kontuan, RT guztiak batuz, baina argi eta garbi defini daiteke egun horietako gertakizun nagusia albiste edo ekitaldi bakarrean. Jarraian, ordea, txio solteak begiratuz gero 2012 honetan RT gehien jaso dituztenak:

Creative Commons
2012a, @berria eta euskaldunon ikuspegitik Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 Unported License lizentziapean dago argitaratuta. Egilea: Arkaitz Zubiaga.